Abizenak euskal grafiara aldatu

Asko dira oraindik euskal abizenak erdarazko grafiarekin idatzita dituztenak. Bada, euskal abizena euskaraz jarri nahi baduzu, oso modu errezean egin dezakezu.

Lehenengo, honako materiala prestatu beharko duzu:

  • Epaitegian jaiotza ziurtagiria eskatu behar duzu.
  • Udaletxean, errolda agiria eskatu behar duzu (adin txikikoa bazara gurasoena ere eskatu beharko duzu)
  • Nortasun agiriaren fotokopia bat egin behar duzu (adin txikikoa bazara gurasoena ere beharko duzu)

Dokumentazio horrekin Erregistro Zibilera edo Epaitegira joan beharko duzu eta abizena euskal grafiarekin jarri nahi duzula adieraziko diezu. Bertan, eskaera orri bat bete beharko duzu.

* Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik izatekotan, familia liburuaren fotokopia ere eraman beharko duzu

*16 urtetik gorakoko seme-alabarik izatekotan, hauen nortasun agiriaren fotokopia ere eraman beharko duzu.

Iturria: UEMA