Aurretiko zita medikuarekin (Osakidetza)

Medikuari bisita egin behar diogunean, orain, ez dugu anbulatoriora bertara zertan joan. Izan ere, internet bidez Aurretiko zita eskatzeko aukera dugu.

  • Lehenengo, www.osakidetza.euskadi.net web orrira sartu behar gara eta, bertan, euskarazko bertsioa aukeratuko dugu.
  • Behin hizkuntza aukeraketa eginda, eskuinaldeko Aurretiko Zita atalea klikatu eta hitzordua eskatzeko izapidea hasiko dugu.

  • Hurrengo pantailan OTI txartelaren zenbakia eta jaiotze-data eskatuko dizkigu. Jaiotze-data, noski, euskarazko ordenean jarri beharko dugu (urtea/hilabetea/eguna).

  • Hemendik aurrerako pantailetan zitaren ezaugarrien araberako aukeraketa egin beharko dugu: hitzordu berria eskatzea, hitzordua aldatzea, hitzordua kontsultatzea, zita erizainarekin ala medikuarekin egitea…

Aurretiko zita bezala, Osakidetzako besete tramite edo izapideak euskaraz egin ditzakegu on-line bidez. Horrek, hala ere, ez digu bermatzen zerbitzua euskaraz jasoko dugunik. Horretarako, mediku edo erizain euskalduna topatu beharko genuke.

Ikusi Euskaldunon Gida_Medikuak eta Euskaldunon Gida Erizainak.