Epaiketa batean euskara erabiltzeko eskubiderik osoa duzu

Hego Euskal Herrian, epaiketa batean euskara erabil dezakezu, bai ahoz bai idatziz.

Espainiako Estatuan euskara erabil daiteke, ahoz zein idatziz, euskara ofiziala den lurralde guztietako epaitegietan eta auzitegietan, hau da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean.

Oro har, ondorengo hizkuntza-eskubideak dagozkizu herritar modura epaiketa batean:

  • Hizkuntza dela-eta diskriminatua ez izateko eskubidea
  • Justizia Administrazioarekiko harremanetan, norbere aukerako hizkuntza erabiltzeko eskubidea, hari inolako itzulpenik eskatu gabe
  • Idatziak eta dokumentuak euskaraz aurkezteko eskubidea, bai eta jarduketa judizialak ere; horiek guztiak erabat baliodunak eta eraginkorrak izango dira

Iturria: Justizia.net