Epaitegian euskaraz egin dezakezu

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) eta Nafarroako eremu euskalduneko epaitegi eta auzitegietan euskara erabili ahal izango duzu inolako oztopo edo eragozpenik gabe.

Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoarekiko harremanetan, hizkuntza ofizial biak erabiltzeko eskubidea daukazu, eta ezin izango dizute inolako itzulpenik eskatu.

Iturria: Justizia.net