Estilo liburua

Zure enpresa, saltoki edota elkartearentzako estilo liburu pertsonalizatua egin nahi baduzu, zure beharretara egokitutako eredua eta aurrekontua prestatuko dugu. Edozein zalantza argitu edo aurrekontua eskatzeko jarri gurekin harremanetan:

Tel.: 94 448 00 00 - E-maila: 11dok@artez.net

Zer da estilo liburua?

Estilo liburuek gure enpresa, elkarte, erakundearen komunikazioan erabiliko diren irizpideak, arauak eta gomendioak jasotzen dituzte, baliabide oso lagungarria dugu eguneroko jardunean.

Estilo liburuen berezitasunak

Euskara estiloa definitzeko, lehendabizi, estilo irizpide orokorrak ezarri behar dira: hizkuntza nola kokatu, hartzaile bakoitzaren hizkuntza profilaren arabera testu ulergarriak idazteko beharra, etab.

Horiez gain, egunero erabiltzen diren hainbat komunikazio motarako txantiloi edo plantilak sortzea ere komeni da: gutunak, inprimakiak, oharrak, bileretarako deialdiak, aktak, ziurtagiriak, ordainagiriak, bisita txartelak, etab.

Aldi berean, egunero erabili ohi diren terminologi zerrendak normalizatu egiten dira: produktuak, organigrama, herriak, etab. Azkenik, euskaraz idazteko gomendio batzuk ezartzen dira eta horretarako, hainbat laguntza eta lotura interesgarri eskaintzen dira.

Norentzat

Egun gero eta gehiago dira hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzten erakundeak. Berdin da erakundearen jatorria, jarduera, sektorea, estilo liburua edozein motatako erakundeentzat garatu daiteke. Erakundeak izan daitezke:

. Erakunde publikoak eta pribatuak
. Erakunde txiki, ertain eta handiak
. Finantza erakundeak, sindikatuak, industria orokorrean, hezkuntza, salmenta puntuak, etab

Zergatik garatu

Euskararen estiloa kontutan hartu behar delako, erakundeak hizkuntza politika zehatua izan edo ez.

. Testu ulergarriak izateko
. Lanean euskara zuzena erabiltzeko
. Terminologia zerrendak normalizatzeko

Zertarako garatu

. Komunikatzeko
. Erakundean erabiltzen diren agiri eta testu guztien estiloa bateratzeko
. Testuak idazterakoan sortzen diren zalantzak eta hutsuneak argitzeko
. Langile guztiek estilo eta hizkuntza irizpideak ezagutu eta erabiltzeko

Lantzeko irizpideak

. Ulergarritasuna: komunikazioak ulergarriak izan daitezen irizpideak kontuan hartzea
. Laburtasuna: komunikazioak laburragoak izan daitezen azterketa egitea. Hau da, bi hizkuntzetan jartzean (euskaraz eta erdaraz), testu bolumena ez bikoizteko zenbait eduki lantzeko irizpideak ezartzea
. Edukiaren antolaketa: Ulermena errazten duten edukien antolaketa lehenestea

Estilo irizpideak

. Euskarari lehentasuna emateko irizpideak
. Logoa: kokapena, tamaina, lerrokatzea
. Letra mota: gutunetarako, katalogoetarako, errotuluetarako, zigiluetarako, etab
. Tamainak: izenburuak, testuak, izenpeak, etab
. Tratamendua: testuetan bigarren ala hirugarren pertsona erabiltzea
. Generoa: bereizketarik egin bai ala ez

Gaikako irizpideak

. Idazpurua: Zelan osatu (enpresaren izena, saila, helbidea, e-posta,...)
. Hartzailea: Trataera, kokapena, etab
. Izenburua: Komunikazio guztietan ele bietan egon beharra, etab
. Datu betegarriak: Testu eta datu betegarriak zelan bereizi, antolatu, etab
. Testuak: Kokapena eta antolaketa
. Oharrak: Kokapena eta testuetatik bereizteko beharra
. Data eta izenpea: Testuetan non eta nola kokatu
. Kodea: Dokumentu guztiak estandarizatzeko beharra, kodea nola jarri, aurkibidea nola antolatu, etab

Bestelako hizkuntza alderdiak

. Siglak: Zelan jarri, ulertzen ez direnekin zer egin, etab
. Laburdurak: Ereduak, nola erabili
. Zenbakiak: Nola erabili

Proposatzen ditugun ereduak