Euskaraz ikasteko dirulaguntzak

HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak lagundu ahal izango dira, 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30a bitartean antolatutakoak.

2012-2013 ikasturtea

Diru laguntza jasotzeko baldintzak

+ 16 urtetik gorakoa izatea, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako.

+ Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea, gutxienez 6 hilabetez jarraian, diru laguntza eskatzen den ikastaroa amitzen den datarako.

+ Xede berberarako beste erakunde publiko batetik, HABEtik izan ezik, diru laguntzarik ez jasotzea.

+ Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedaturiko baldintzetako batean eskatzailea ez egotea.

+ Eskatzaileak ezin izango du Donostiako Udalarekin edo haren mendeko erakunde autonomoekin nahiz entitateekin dituzten zorrengatik behartze bidez ordainarazteko prozeduretan hasita eduki, ezta ere Udalarekiko zerga obligazioak ordaintzeke izanez gero, harik eta zor horiek, benetan, ordaindu eta kitatzen dituzten arte; salbuespen bakarra izango dela zorrak geroratuta edo epeka ordaintzeko izatea edo halakoen exekuzioa behera utzita egotea.