Hau Dok

Begien aurrean daukazun webgunea egunerokotasunean euskaraz bizitzen lagunduko dizun tresna bat da. Bertan aurkituko dituzu hainbat jarduera ezberdinetarako beharrezkoak diren dokumentuak, berauek sortzeko gomendioak edo laguntza-fitxak, euskararen inguruko kontu interesgarriak eta beste hainbat baliabide.

Esan bezala, eskaintza zabala egiten dizugu 11dok-en, baina gure asmoa haratago ere badoa. Aipatutako guztia zure eskura jartzeaz gain, zure proposamen eta gomendioak ere jaso nahiko genituzke; ea agiriren bat faltan bota duzun, aldaketaren bat proposatu, informazio gehiago eskatu… Gure asmoa webgune honetako komunikazioa bi norabidetakoa izatea da, batak bestea elikatzea, alegia.

Beraz, izan zaitez ongi etorria 11dok-era, euskararen erabileran beste pauso bat izateko sortu den webgune honetara. Hemen aurkituko duzuna erabilgarria izatea espero dugu, eta guztion artean osatuz eta hobetuz joatea da nahiko genukeena. Beste barik, sartu, kuxkuxeatu eta ezagutu gaitzazu.