Medikuaren egiaztagiria euskaraz (Osakidetza)

Medikuarekin hitzordua dugunean eta lan-ordu barruan izaten denean, egiaztagiria eskatu ohi diogu lanean entregatzeko. Orain, Osakidetzako ospitaletan izapide hori erabiltzaileok egin dezakegu zuenean, makina baten bidez.

Ospitalera heltzerakoan, zitaren txartel antzeko bat eska dezakegu harrerako bulegoan. Mediakuari bisita egin ostean egiaztagiria eskuratzeko momentua iristen da.

Egiaztagiria euskaraz inprimatzeko hurrengo pausuak eman behar dira:

  • Harreran eskatutako txartela hartu eta egiaztagirietarako makinara hurbilduko gara.
  • Ondoren, makinaren pantailan, euskaraz’ botoia sakatuko dugu.
  • Jarraian, pantaila euskaraz dagoela ikusten dugunean txartelaren kode-barra dagokion lekuan jarriko dugu.
  • Bukatzeko, operazioa baieztatuko dugu.

Inprimatutako tiketean, medikuarekin hitzartutako zita ordua eta txartela inprimatzeko egin dugun gestioare ordua agertuko dira, irteera ordu gisa.